2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena

IKA,IKA,IKA,... BADATOR KORRIKA!!!

Hilaren 30ean abiatuko da 20. Korrika Otxandiotik Iruñerantz.
Gurean, dena dago prest Uribarriko Euskara Batzordeak eta haren eragileek –Ikastola bera eta Gurasoen Ekartea, besteak beste– egindako lanari esker.
Animatu zaitezte parte hartzera! Tipi-tapa, tipi-tapa...
·      Martxoaren 31tik apirilaren 6ra: AUZOKO KULTURA ASTEA (azpian duzue egitaraua).
·      Martxoaren 31n, goizez: Lehen Hezkuntzakoen KORRIKA TXIKIA
·      Apirilaren 3an, goizez: Haur Hezkuntzakoen KORRIKA TXIKIA
·      Apirilaren 6an, arratsaldez: KORRIKA BILBORA IRITSI, eta 19:00etan Trauko kaleko gune peatonalean elkartu.
·      Apirilaren 9an: KORRIKAren AMAIERA, Iruñean.


Ikastolan egingo den bertso-bazkarirako eta Iruñera joateko autobuserako txartelak ikastolan egongo dira salgai.




2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

ZER DAKIZU EUSKAL HERRIKO PERTSONAIEI BURUZ?

Asko dira gure egunerokotasunean kirolean, zineman, liburuetan, telebistan ageri diren pertsonaia ezagunak. Oraingo honetan horiei buruzko joko bat antolatu dugu: Pasahitza! Ea gai zaren familian edo lagun artean Euskal Herriko pertsonaia entzutetsuen gaineko erroskoa osatzeko. Animo!

https://www.educaplay.com/es/recursoseducativos/2868159/zer_dakizu_euskal_pertsonaiez_.htm



2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

LORALDIA 2017, EUSKAL KULTURAZ BERTATIK BERTARA GOZATZEKO AUKERA PAREGABEA


LORALDIA, Udaberrian eta Bilbon, gaur eguneko kulturaren topaketa da. Martxoaren 7tik eta Apirilaren 8ra bitartean ospatuko da.

Abiapuntua XIX. mendean Anton Abbadiak sortu zituen Lore Jokoetan dago. Haren lekukoa harturik Loraldiak gaur eguneko euskal kulturaren arloak plazaratuko ditu Bilbon udaberriarekin batera. Musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, zinema, bertsolaritza, literatura … adierazpen berritzaileenak biltzen dituen topaketa, alegia. Loraldiak euskal kulturaren ekoizpen berritzaileak plazaratuko ditu: "Ez dok hiru" Mikel Martinez eta Patxo Telleriaren antzerkia, Hesian taldearen kontzertua, Kukai dantza taldearen emanaldia, "Bilbronx" musika, DJ, parkour eta body modification ikuskizuna, "Eskutik eskura" Mikel Urdangarinen kontzertua besteak beste. Animatu, parte hartu eta gozatu kultur adierazpenez!

Hona hemen aurtengo programa: http://www.loraldia.eus/wp-content/uploads/2017/02/Loraldia-Programa-2017.pdf 



Informazio gehiagorako jo webgune honetara: http://www.loraldia.eus/


2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

HAR EZAZU PARTE MANENQUIN CHALLENGEAN!!!

Kultura Astea iragartzeko asmoz, Mannequin Challenge bat antolatu du Uribarriko Korrika Batzordeak, martxoaren 17an arratsaldeko 17:00etan, Uzturre plazan egitekoa. Dakizuenez, parte hartzaileek guztiz geldirik egon behar dute; bitartean, mugitzen ari den kamera batek hartzen ditu irudiak. Bada, Korrikan parte hartzen ari diren pertsonak irudikatzea edo simulatzea egokitu zaio Artxandape Ikastolari.
 
Ekitaldia egoki girotzeko, komeniko litzateke partaideek euskararen aldeko esloganak, ikurrinak, petoak, ikastolaren logoa duten arropak… eramatea.

Horrez gain, eta gure parte hartzea ahalik eta ondoen antolatzeko, eskertuko genizueke interesatuoi esteka honetan izena ematea, familiaren deiturak adierazita, bai eta zenbat kide joango zareten ere.


Har ezazue parte!!!!!