2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

R.M. AZKUE LITERATUR SARIAK


Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak atsegin handiz antolatzen dituzte bi erakundeon artean aspaldidanik idazle gazteentzat  literatura sariak.

R.MÂȘ. AZKUE izeneko ipuin eta olerki lehiaketak gazte eta gaztetxoak literaturara erakartzeko xedea du. Hau dela eta, bertan parte hartzera bultzatu nahi dira literatura-sortzaile gazteak. Anima zaitezte esku hartzen!


Informazio gehiago: http://www.euskaltzaindia.net/index.php?lang=eu

2014(e)ko azaroaren 13(a), osteguna

MOODLEN LANEAN DBH1.A

Jarraian Euskarako klasean DBH1.Ako ikasleek egindako bi trailer txiki  dituzue ikusgai:




2014(e)ko azaroaren 11(a), asteartea

Euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketa

Sasiburuk, Barakaldoko euskaldunon elkarteak, lehiaketa berri eta sortzaile bat jarri du abian. HORMAKIN hitzak, sare sozialetan horma edo muro delakoan maiz itsasten ditugun irudi zein esaldiak dira. Osagai hauek, euskaraz egon ordez, askotan beste hizkuntza batzuetatik kopiatu eta zabaltzen ditugu, gure izaera hobeto islatzen dutelakoan. Gure asmoa joera horri aurre egitea da eta sare sozialetan gero eta mezu eta hormakin gehiago euskaraz sortzea eta zabaltzea. Horretarako hain zuzen, euskarazko 
hormakinen lehenengo lehiaketa martxan jarri dugu. Hemen dituzu azalpenak eta parte hartzeko arauak:
(irudian klikatu)
http://sustatu.eus/txopi/1415385117?utm_source=rss&utm_medium=feeds

2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

BERTSOBAZKARIA

Uribarriko Euskaraz Bizi Taldearen eskutik azaroaren 29an bertsobazkaria Artxandape Ikastolan! 
Aurten bertsobazkari musikatua izango da eta Alaia Martin, Arkaitz Oiarzabal "Xamoa" eta Jokin Labayen bertsolariak izango ditugu gurekin. 10€ bazkaria eta sarrerak betiko lekuetan eskuratu ahal dituzue, euren artean Ikastolan. Animatu!