2012(e)ko apirilaren 29(a), igandea

EUSKAL MITOLOGIAKO PERTSONAIAK

DBH 2.mailako ikasleek Euskal Mitologia landu dute. Taldeka egin dute, bakoitzari pertsonaia bat egokitu zaio eta hau aurkeztea eta bere kondaira azaltzea izan da beraien egitekoa. Honatx egindako lanak:

 http://s8xecm7.edu.glogster.com/heriotza/

http://smawx5o.edu.glogster.com/iratxoak/

http://svhcc6o.edu.glogster.com/marii/

http://sjd3azn.edu.glogster.com/sorginak/


2012(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

NIRE IPUINIK GUSTUKOENAK

Ipuin tailer digitalean  ikasleek gustuko ipuinen mural digitalak osatu dituzte. Horietan, istorioen kontaketa, argazki sorta eta bideoak txertatu dituzte. Honatx guztion artean hautatutako "glog-ik" onenak:

http://sf3egeo.edu.glogster.com/ipuinak/

http://shsz2fh.edu.glogster.com/ipuinak/

Gozatu, bada, Ander López Iruretagoyenak (DBH 2.A) eta Nagore Lorentek (DBH 2.B) egindako lanekin!

EUSKARAKO BLOG BERRIA ABIAN!!

"Euskara jalgi hadi plazara" esaldia gogoan, abian jarri dugu ikastolako Euskarako blog berria!!

Batetik ikastolako ikasleek egindako kalitatezko lan aberats eta oparoei argitara emateko bidea eskaini nahi zaio eta era berean, irabazitako sarien berri emateko aukera ere aprobetxatuko da. Bestetik Euskararen baitan egiten diren ekimenen berri eman nahi da, ikastolak berak esku hartzen duen ekintzetan arreta berezia jarriz.

Ekin, bada, erakusleiho berria hornitzeari!